Ingalaterrako jauregietan oinarrituta, Manuel Maria de Smith Ybarra arkitekto ezagunak Victor Chavarri enpresaburu eta politikari bizkaitarrarentzat diseinatu zuen Artatza Jauregia. Tokia bere emazteak aukeratu zuen, naturak inguratutako toki diskretu baten bila, eta XX. mende hasierako burgesia industrialaren erdigune eta adierazgarri bihurtu zen.
Orain, Leioako Udaleko Kultura Sailak jauregia hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko du otsaileko eta martxoko zapatuetan egingo dituzten bisita gidatuetan. Daborduko euskarazko bisita gidatuetarako txandak bakarrik geratzen dira; horien iraupena 45 minutuko da eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izango da Kultur Leioara deituz edo bertaratuz.