Ur Partzuergoak zentral hidroelektriko bat egingo du Kurkudin

Ander Zarraga 2023ko ots. 7a, 17:20

Partzuergoak 660.000 euro inguru inbertituko ditu horrelako turbina bat jartzeko eta urtean 830 MWh sortzea aurreikusi dute.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Leioan dagoen Kurkudiko ur-biltegian zentral hidroelektriko txiki bat egiteko asmoa iragarri du. Euren helburua da Domingotarren komentuaren ondoko ur-biltegiaren eta Arrigorriagako Venta Altako Edateko Uren Tratamendurako Estazioaren (EUTE) aretako altuera baliatzea uraren indarragaz energia elektrikoa sortzeko.

Horretarako, ia 660.000 euroko lizitazioa atera dute, eta 18 hilabeteko epea duten la- nak nori esleituko dizkioten erabaki beharko dute orain. Momentuz, zehaztu dute zentra- lak Francis motako turbina izango duela, 126 Kw-ko gehienezko potentziagaz, eta urtean 830 MWh urtean sortzea espero dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun