Atxilotuak, 34 urteko gizona, Espainiako Polizia Nazionalaren egoitzan igaro zuen gaua, gaur bertan epailearen esku utzi ahal izateko. Halaber, aipatutako lokala zigilatuta ere geratu da, epailearen aginduaren zain.
Udal-iturriek azaldu dutenez, atxiloketa Leioako Udaltzaingoak hainbat astez jarraipena egin ostean burutu dute. Bizilagunek hainbat salaketa jarri ondoren, hainbat egunez ikertu zuten lokala, eta, bereziki, atxilotutako pertsona.