“Bost komun hauekin, leioaztarrek Aurrekontu Irekien azken prozesuan helarazi zizkiguten eskariei erantzuten ari gara. Herritar guztiek erabili ahal izango dituzte, eguneko 24 orduetan. Orain zerbitzu berri honetaz gozatzea dagokigu, eta batez ere, gainerako udal instalazioetan bezala, errespetatzea eta zaintzea”, adierazi du Iban Rodríguez Leioako alkateak.
Alde horretatik, alkateak azpimarratu du Udalak zer eremutan izan daitezkeen beharrezkoenak aztertu dituela, pertsonen joan-etorriak aintzat hartuz. Parkeak, plazak eta bulebarra jende asko biltzen den lekuak direla zehaztu dute, eta urtean zehar hainbat jarduera egiten dira leku horietan. Herritarren eskariak eta oinezkoen kopurua ikusita, komenigarritzat jo dute bost komun publiko horiek aipatutako eremuetan jartzea.
Ezaugarriak
Komunek bi pixatoki izango dituzte kanpoaldean, horiek ere autogarbigarriak, eta mugikortasun urriko pertsonentzat erabat egokituta egongo dira. Argizko adierazleak izango dituzte kanpoaldean, libre, okupatuta edo automatikoki garbitzen dagoen
jakiteko. Gainera, eserlekua, komunaren barrualdea, zorua eta kanpoko pixatokiak garbitzeko eta desinfektatzeko sistema automatizatua izango dute eta komuna erabiltzeko gehienezko denbora 15 minutukoa izango da.
Barruko elementuei dagokienez, altzairu herdoilgaitzezko komuna, komuneko paper-banagailua (altzairu herdoilgaitzezkoa hau ere), altzairuzko laguntza-barrak mugikortasun urriko pertsonentzat, xaboi-banagailua, eskuak garbitzeko konketa eta lehortzeko makina, altzairu herdoilgaitzezko ispilua eta paperontzia izango dituzte, besteak beste.
Ver esta publicación en Instagram