Izapidetutako eskabideen % 75a (572 eskaera) aurrez aurre egin direla ere zehaztu dute, bai udaletxean (Elexalde, 1), bai Gaztelubiden (Langileria, 202). Gainerako % 25a (186) modu telematikoan izapidetu dira Leioako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez www.udaletxean.leioa.eus.
Horregaz batera, udal-gobernuak leioaztar guztiei beren egoiliar txartela eskatzeko deia egin die, lehen aipatutako bi bideetako baten bidez.
Halaber, gogoratu dute Pinuetan, Lamiakon eta Ibaiondon TAO ezarrita, auzo horietako hogei bat kaletan banatutako 1.450 plaza inguru araututa egotera igaroko direla, inguruko bizilagunek alboko udalerrian sistema hori ezarri ondoren jasaten zuten aparkaleku falta aritzeko helburuagaz.
Hiru txartel mota
Guztira hiru txartel mota eskaintzen ditu Udalak: inguruan bizi direnentzako, inguruko merkatarientzako eta auzokoak ez diren leioaztarrarentzako:
- TAO txartelak egoiliarrentzat: kasu honetan, erroldatze-eremuaren araberako bereizketa egiten da:
- A motako Txartelak: Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo auzoetan erroldatutako pertsona zein autoentzat. Kasu horretan, gehienez hiru txartel eska daitezke. Hiru txartel dituen etxe batek 75 euro ordainduko lituzke urtean. Eskatutako txartel bakoitzeko prezioak honako hauek dira:
- Eskatutako 1. txartela: 10 euro urteko.
- Eskatutako 2. txartela: 25 euro urteko.
- Eskatutako 3. txartela: 40 euro urteko.
- B motako Txartela: Leioako beste edozein auzotan erroldatutako pertsona zein autoentzat. Kasu horretan, urtean 60 euroko prezioa izango lukeen txartel bakarra eska daiteke.
- A motako Txartelak: Pinueta, Lamiako eta Ibaiondo auzoetan erroldatutako pertsona zein autoentzat. Kasu horretan, gehienez hiru txartel eska daitezke. Hiru txartel dituen etxe batek 75 euro ordainduko lituzke urtean. Eskatutako txartel bakoitzeko prezioak honako hauek dira:
- OTA Txartela saltokientzat: Pinuetan, Lamiakon eta Ibaiondon kokatutako saltokietako ibilgailuentzat, baldin eta Leioako eremu horretan bertan erroldatuta badaude. Gehienez bi txartel eskatu ahal izango dira IFZ bakoitzeko. Bi txartel dituen establezimendu batek 120 euro ordainduko lituzke urtean. Hauek dira eskatutako txartel bakoitzeko prezioak:
-
- Eskatutako 1. txartela: 40 euro urteko.
- Eskatutako 2. txartela: 80 euro urteko.
-
Eremu horretan aparkatu gura duten eta zerbitzuan alta emanda ez dauden gainerako ibilgailuek dagokion TAO tiketa ordaindu beharko dute. Lehenengo 30 minutuek ez dute kosturik izango, hortik aurrera 1,20 euro ordaindu beharko da ibilgailua ordubete aparkatzeagatik. 90. minututik aurrera, zenbatekoa handituz joango da, gehienez lau orduetara iritsi arte (6,30 euro).
Aurreikuspenen arabera, udaberrian jarriko da martxan TAO. Ordutegia astelehenetik barikura izango da, 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara. Zapatuetan 09:00etatik 13:30era izango da.