Adin guztietako emakume leioaztarrek parte hartu dute zapatuko olinpiadetan

Erredakzioa 2023ko martxoaren 6a

Leioako kirol klubetako hainbat emakumek euren olinpiadak egin zituzten zapatua goizean Boulevardean. Adin guztietako leioaztarrek parte hartu zuten jardueretan, eta, Leioako Udalak partekatutako irudiotan ikusi daitekeenez, egin zituzten probetan giro ederra nagusi izan zen. Ekintza hau Leioako Udalak martxoaren 8a dela eta antolatu dituen jardueren egitarauaren parte da, esteka honetan ikusi ditzakezue martxoan zehar egingo dituzten gainontzeko jarduerak.