Cesar Uceda-Gazte Interpretatzaileak sariak banatuko dituzte zapatuan

Erredakzioa 2023ko mar. 9a, 13:17

Cadena Quartet saxofoi-laukoteak emango dio amaiera zapatuko ekitaldiari. © MUSIKENE

Leioako Interprete Gazteen XVII. Cesar Uceda Lehiaketa egingo dute zapatu honetan, hilaren 11n. Egun osoan zehar, talentu handiko hainbat musikari gazte entzuteko aukera egongo da kontserbatorioko auditorioan. Ekitaldi ofiziala eta sari-banaketa 20:00etan egingo dute Kultur Leioan.

Zapatuko ekitaldiari amaiera berezia emateko, Musikeneko –Euskal Herriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioko– Cadenza Quartet saxofoi-laukoteak emanaldi berezia eskainiko du. Horren aurretik, kontserbatorioko auditorioko oholtzatik hainbat musikari gazte pasatuko dira euren talentua erakusteko asmoagaz. Besteak beste, Bilbo, Donostia, Irun, Iruñea, Burgos, Torrelavega, edo Ferroleko kontserbatorioetako ikasleak elkartuko dituzte zapatuan, Leioan.

Ekitaldia ikusteko sarrerak doakoak dira eta Kultur Leioan daude eskuragarri.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun