Leioan 25 urte baino gehiago duten establezimenduak omenduko dituzte. Horretarako, herritarren parte-hartzea eskatu dute, mende laurdena baino gehiago irekita daramaten establezimenduak identifikatzen laguntzeko. Jakinarazpenak Behargintza Leioan edo udal-webgunean egin daitezke.
Ekitaldi handia martxoaren 16an egingo dute, 20:00etan, Kultur Leioan.Edukiera antolatzeko eta erabiltzeko arrazoiak direla eta, eserlekuak eskaera-dataren arabera erreserbatuko dira, pertsona bakoitzeko gehienez bi gonbidapenekin. Ekitaldira ikusle gisa joan gura dutenek esteka honetan eska dezakete gonbidapena.