Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Adingabeen Fiskaltzak hartu du kasua ikertzeko ardura, ustezko erasotzaileak ere adingabeak omen baitira. Hala ere, oraindik ez dute gertatutakoari buruzko datu gehiagorik erraztu.
Bestalde, El Correo egunkariak argitaratu duenez, erasotzaileetako bat atxilotu omen dute, eta gertaeragaz nahastutako beste bi adingabe identifikatu dituzte, eta epailearen aurrera eramango dituzte gertatutakoaren inguruko azalpenak emateko. Komunikabide horren arabera, biktima Gurutzetako ospitalean artatu zuten, eta bertan aktibatu zen sexu-erasoen kasuetarako protokoloa.