Iban Rodriguez Leioako alkateak eta Txelo Castellanos Berdintasun Saileko zinegotziak atzo egin zuten aurkezpenean azaldu zutenez, gida honek udalerriko elkarteen barruan jarduera bat garatzen duten pertsona guztiei aukera emango die garatzen dituzten proiektu eta jardueretan eta antolaketa-zereginean genero-ikuspegia txertatu ahal izateko. Halaber, iragarri zuten Udalak prestakuntza teknikokoa jasotzeko aurrez aurreko saioak antolatuko dituela interesa duten erakunde guztientzat.
Udal-ordezkariek azpimarratu zutenez, "emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egitea onuragarria da gure auzo eta hirietan parte hartzen duten pertsona guztientzat; izan ere, horrela, gizarte bidezkoago bat garatzen laguntzen dugu, generoaren ondorioz edozein diskriminazio mota desagerraraziz".
Horregatik, Leioako Udalak berdintasuna bultzatu gura du udalerrian, elkarteek gure udalerriko pertsonakaz duten hurbiltasunagatik eta harreman zuzenagatik betetzen duten paper garrantzitsua azpimarratuz.