Agenteek atzoko 14:50etan izan zuten lapurretaren berri, eta Ertzaintzako agenteak lapurreta egin zuten etxera joan eta leihoa metalezko barra bategaz behartu zutela egiaztatzen zuten bitartean, udaltzainek inguruak miatu zituzten, eta parke batean aurkitu zuten egitateakaz zerikusia izan zezakeen pertsona susmagarri bat.
Udaltzainek gizona miatu zuten, eta lapurtutako piezak zituen bitxiontzi bat aurkitu zioten bere gauzen artean. Pertsona horrek zeramatzan objektuak etxebizitzatik lapurtutakoak zirela egiaztatu zutenean, indarra erabiliz lapurreta egiteagatik atxilotu zuten.
Atxilotua Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten zegozkion polizia-eginbideak hasteko, eta agenteek egiaztatu ahal izan zuten espetxean sartzeko agindu judizial bat zuela indarrean genero indarkeriako epaitegi baten erabakia urratzeagatik. Jabetzaren aurkako delituengatik polizia-aurrekariak dituen atxilotua gaur goizean jarri dute agintari judizialaren eskuetan Getxoko Guardiako Epaitegian.