Leioako Udalak agintaldirako aurreikusitako akzioen % 80 baino gehiago bete dituela jakinarazi du

Erredakzioa 2023ko api. 3a, 10:30

Iban Rodriguez Leioako alkatea Agintaldi Planaren betetze-maila azaltzeko emandako prentsaurrekoan. © LEIOAKO UDALA

Leioako alkateak, Iban Rodriguezek, lau urteotan Udalak burututakoari buruzko kontuak eman ditu, eta, jakinarazi duenez, Udalak 2019an aurreikusi zituen jardueren % 80 baino gehiago bete ditu, "nahiz eta pandemiaren ondorio suntsitzaileek lehentasunak egun batetik bestera aldatu zituen”. 

Alkateak azpimarratu du leioaztarrek daborduko tresna berri bat dutela Leioa Zabalik Udal gardentasunaren atarian, Agintaldi Planaren betetze-maila kontsultatzeko. Gaineratu du horren bitartez, herritarrek berretsi egin ditzaketela egungo agintaldian bete diren ebidentziak eta ekintzak, bai eta egiteke daudenak ere.

Tresna bisuala eta intuitiboa dela azaldu du alkateak, ardatzen, proiektuen eta ekintzen bidezko nabigazioa errazten duena. Bertan, bete denaren ebidentziak bistaratu, eta, gainera, hainbat grafiko-formaturen bidez, betetzeari buruzko datu orokorrak bistaratu daitezkeela ere azaldu du.

“Nahiz eta pandemiaren handicap-a izan, gure plan guztiak gelditu eta ahalegin guztiak beste norabide batera bideratu zituena, agintaldi honen hasieran aurreikusitako ia ekintza guztiak osatzea lortu dugu” adierazi Etxebarriak.

Kudeaketa iraunkorra

Halaber, Leioako Agintaldi Plana kudeaketa iraunkorraren printzipioen arabera arautu dela ere azaldu du, horren ikuspegi guztiak aintzat hartuz: iraunkortasun ekonomikoaren printzipioa, ingurumenaren iraunkortasunaren printzipioa, lurralde-iraunkortasunaren printzipioa, kultur iraunkortasunaren printzipioa eta iraunkortasun instituzionalaren printzipioa.

Helburu horiek guztiak lortzeko, plan horretarako bost ardatz ezarri zituzten guztira, 28 proiektu traktoreren eta 109 ekintzaren bidez garatzen direnak. Leioak Garapen Jasangarriko Helburuei (GJH) lotuta dauden agenda propio bat sortuz zuen, non 109 ekintzak eragin gehien duten Helburuei (GJH) lotuta daude. Horrela, Leioako 2019 – 2023 Agintaldi Plana Nazio Batuek 2030 Agendan formulatutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuekin lerrokatuta geratu zen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun