Euskara erabiltzeko ohitura sustatzeko ekimen honen mekanika oso sinplea da eta 16 urtetik gorako edozein euskaldunek edo ikaslek parte har dezake, duen mailari erreparatu gabe.
Horretarako, Boulevardeko gune estalian, zenbakiakaz adierazitako lau aulkiz osatutako hainbat talde jarriko dituzte, bakoitzean lau pertsona eseriko dira berriketan lasai aritzeko. Taldeetan euskara ikasten ari diren pertsonak hizkuntza menperatzen dutenakaz elkartuko dituzte hainbat gairen inguruan 15-20 minutuz berba egiteko. Denbora agortzean parte hartzaileak taldez aldatuko dira, bakoitzak hainbat pertsonagaz berba egiteko aukera izan dezan.
Leioako Berbodromoari buruzko informazio gehigarria jaso gura duenak antolatzaileakaz harremanetan jarri daiteke berbaldun.leioa@gmail.com helbidera idatziz edo WhatsApp bidez 688 850 129 telefono-zenbakian.