Leioako margolari gazteen eta ez hain gazteen pintura-lehiaketa egingo dute maiatzaren 7an

Erredakzioa 2023ko api. 21a, 09:30
Leioako pintura-lehiaketa, artxiboko irudian. © LEIOAKO UDALA

Egun horretan,  artista gazte eta ez hain gaztegaz beteko dira herriko hainbat txoko, urteroko pintura-lehiaketan parte hartzeko. Beti bezala, sari ederrak banatuko dituzte eta margolarien lanak ikusgai egongo dira Kultur Leioako erakusketa aretoan, maiatzaren 31tik ekainaren 6ra arte.

Aurtengo Pintura Azkarraren Lehiaketan izena emateko epea maiatzaren 4ra arte egongo da zabalik eta kultur Leioaren webgunearen bitartez. Halaber, lehiaketa egingo den egunean bertan ere parte hartzeko aukera egongo da 08:00etatik 10:00ak arte.

Margolanetarako, artistek antolatzaileek markatutako udalerriko hainbat puntu islatu beharko dituzte euren obretan: Elexalde errota, Estartetxe kalea, Lamiako-Txopoeta, Mendibile jauregia, Ondiz, Pinosolo parkea, Sabino Arana kalea, San Bartolome ermita, udaletxea, eliza edo Udondoko bulebarra.

Sariei dagokienez, lehiaketak hiru sari nagusi izango ditu: 1.300 euro, 1.100 euro eta 800 euro, pintura paleta barne. 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako 800 euroko 'Gaztea' sari tradizionala ere mantenduko da. Bertako artista onenaren 'Leioa' saria 500 eurokoa izango da eta 18 urtetik beherakoentzako 'Harrobia' saria ere emango dute, 120 eurokoa. Sari horiek guztiek pintura-paleta ere izango dute.

Lehiaketaren oinarriak esteka honetan kontsultatu daitezke. 

 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun