Alde batetik, diru-laguntza kulturalei dagokienez, Udalak 28.000 euroko partida bideratu du, 2023an zehar egiten diren proiektuek jaso ahal izango dutena. Halaber, kopuru horri diru-laguntza izendunetan emandako 45.701,92 euro gehitzen zaizkiola ere zehaztu dute udal-iturriek.
Horrez gain, auzoetako batzordeek 15.000 euroko partida dute auzoetan jai-egunetatik kanpo jarduerak egiteko. Diru-laguntza hori batzorde bakoitzari esleitutako partida izendunei ere gehitu behar zaie; guztira, 57.000 euro banatu behar baitituzte auzoetako zazpi batzordeen artean. Gainera, jaietan euskarazko musikaren presentzia sustatzeko asmoz, batzordeek 50.000 euroko partida bat ere eskuratu ahal izango dute talde euskaldunen jaietarako emanaldiak kontratatzeko.
Bestalde, kirol-elkarteek hiru partida orokor dituzte kirol egokitua (6.000 euro), banakako kirola (6.000 euro) eta kirol-taldeei laguntza emateko, kirol-jarduera arruntak sustatzeko (98.000 euro), eskolaz kanpoko jarduerak edo ikastetxeek antolatutakoak alde batera utzita. Horrez gain, diru-laguntza izendunetarako kirol arloak 287.696,4 euro bideratzen dituela zehaztu dute.