Gaur bertan, barikua, kandelak egiteko tailerra eskainiko dute Idoiak, Nereak eta Leticiak; 11:00etan izango da Donibane zentroan. Horrez gain, bihar bertan elikadura osasungarriari buruzko hainbat gako azalduko dituzte Bizarrak fruta-dendako Anak eta Gaizkak. Estoan egingo duten jarduera 12:00etan hasiko da eta fruta eta barazki ezberdinak ezagutzeko aukera emango dute, bertokoak zein atzerrikoak, eta, bukatzeko, fruta-brotxeta bat egingo dute.
Hurrengo astean, Maker laborategi bat esplotatzen ikasteko jakintzak partekatuko dituzte Aitorrek eta Mikelek. Horretan, sormenari eta iraunkortasunari ateak irekiko dizkiote, ikasleei esperimentazioaren eta aurkikuntzaren bidez ikasteko aukera eskainiz. Maiatzaren 17an izango da EHUko Leioako campusean.
Azken ikas-gunean katu-kolonientzako etxe bat egiteko jakintzak partekatzeko Bricolab bat egingo dute; Estoan izango da, 11:00etatik aurrera.