Claret Askartza Waterpolo taldeko mutilek bigarren urtez jarraian lortu dute igoerako borrokan sartzea, gainera, oraingoan Katalunia kanpoko talde bakarra izango dira. CN Sant Feliu, CN Premià eta UE Horta taldeek osatzen dute taula, sailkapen-ordenaren arabera.
Talde leioaztarra emaitza onakaz heldu da denboraldiaren azken txanpa horretara. Gainera, gizonezkoen arrakastari emakumezkoen taldeak lortutakoa ere gehitu behar zaio; izan ere, maiatzean lehen maila nazionalera igotzeko fasea jokatuko dute, Euskal Herriko Liga erregularreko txapeldun izendatu ondoren.