Udal-iturriek gogoratu dutenez, kanpaina honen helburua da emakumeen aurkako sexu-erasoen eta eraso sexisten aurka agertzea eta herritarrak gai horren inguruan sentsibilizatzea.
Leioako Mercedarias ikastetxeko ikasleek aurkeztutako lana izan da aurtengo irabazlea Leioako jaietan emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko. Leioako Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako kartel-lehiaketaren VII. edizio honetan, Leioako hiru ikastetxek parte hartu dute: Mercedarias Ikastetxeak, Betiko Ikastolak eta Askartza Claretek, guztira bost proiektu aurkeztuz.
Udal-iturriek gogoratu dutenez, kanpaina honen helburua da emakumeen aurkako sexu-erasoen eta eraso sexisten aurka agertzea eta herritarrak gai horren inguruan sentsibilizatzea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!