Eguen eta barikuan, hilaren 18an eta 19an, egingo den lehiaketan 32 parte-hartzaile bilduko dituzte 16:30etik 20:30era. Bertan, Unai de Miguel, Diego Alfaro, Iker Solaun, Ivan Sandonis eta Ronan Murphy taldeek parte hartuko dute. Gainera, euren kirol-konpromisoek ahalbidetzen dieten heinean, Oscar de Marcos eta Eunate Arraiza Athletic Clubeko jokalariak ere joko inklusiboagaz gozatzera hurbilduko dira.
Gainera, Jon Fernandez Jonfer boxeolari eta streamerra ere bertaratuko da Bilbao Basketeko jokalari bategaz eta eSport-en aldetik, Rulas47 gaztea, Fifa bideo-jokorako eduki sortzailea eta Djmariio youtuber ospetsuko DUX Gaming taldeko kideak ere egongo dira bertan. Txapelketak Indupimeren laguntza ere izan du eta erreferentziazko eSports taldea ere bertan izango da, Bisonak, Haszten elkarteko lagunak, proiektuagaz elkarregaz ibiltzen direnak.
Lehiaketagaz batera, joko librerako set bat ere izango da, aldi berean lau jokalarirentzat lekua izango duena. Bertan, merkataritza-guneko erabiltzaileek parte hartu ahal izango dute. Horrez gain, beste kirol mota batzuk erakusteko aukera ere baliatuko dute, hala nola bocciaren inguruko sentsibilizazioko gune bat ere prestatuko dute desgaitasunen bat duten pertsonek praktikatzen duten kirol horren berri emateko.
"Proiektu honegaz ditugun helburuak argiak dira eta eSport-en komunitatea sentsibilizatzera bideratuta daude. Enpatiarako lehen pausorako tarteren bat dagoen lekuetan, barruan egoten saiatuko gara", azaldu du Haszten komunikazio arduradunak, Jonatan Peñak.
"Ilusio handia dugu Haszten elkartearekin ekitaldi hau antolatzen laguntzeko. Inklusioa eta aniztasuna funtsezko balioak dira guretzat, eta pozik gaude eSporten munduan zehar sustatu ahal izango ditugulako. FIFA23 txapelketa hau aukera paregabea da parte-hartzaileek euren trebetasunak erakusteko eta baldintza berdinetan lehiatzeko, cyberbullying-aren aurka borrokatzen den bitartean", nabarmendu du Arteako zuzendari komertzialak, Enrique Echevarriak.
Eguen arratsaldean jokatuko dira torneoko final-hamaseirenetako kanporaketa. horietan, 32 parte hartzaileren artean 12 minutuko partidak jokatuko dituzte bi setetan. Barikuan final-zortzirenak, hirugarren eta laugarren postuak eta final handia jokatuko dituzte. Azken partidu horien egingo dute sari-banaketa baita.
eHaszten Club
Haszten eSports taldea pandemiaren garaian sortu zen eSporten komunitatearen sentsibilizazioan lan egiteko helburuagaz, eta, erakundeak berak azaldu duenez, hesiak jokoaren bidez eraistea, gizarte errespetagarriagoa lortzeko eta pertsona guztiek dituzten gaitasunak erakusteko eta cyberbullying-aren aurka borrokatzeko.
"Pandemian zehar aisialdi gisa jokatzen hasi ginen, elkartearen jarduerak online egiten genituen bitartean, eta ekimena forma hartuz joan zen", gogoratu du Hazsteneko koordinatzaile Pablo Hernandezek.