Barikuan Maskaradagaz abiatuko dituzte Lamiakoko jaiak

Ander Zarraga 2023ko mai. 23a, 09:00
Barikuan, 17:30ean hasiko da Lamiako Maskarada.

Gero eta hurbilago daude udako jaiak, eta Leioan eskualdeko festa berezienetako bategaz abiatuko dituzte Lamiakoko jaiak: Maskarada. Egun horretan, Mari, Sugaar eta gainontzeko izaki mitologikoen ikuskizunak hasiera emango diete barikutik domekara bitartean ospatuko dituzten festei. Hemen duzue egun horietan ederto pasatzeko moduko egitaraua.

Maiatzak 26, barikua

  • 16:30 Txupinazoa eta 2023ko San Máximo Jaien hasiera.
  • 17:00 Balkoia dekoratu auzoari giroa emateko eta Balkoi Lehiaketa.
  • 17:30 Lamiako Maskaradaren lehen zatia (putzegilearen biribilgunetik).
  • 17:30 IV. Argazki Txapelketa.
  • 17:30 IV. Marrazki Txapelketa.
  • 18:00 Lamiako Maskaradaren bigarren zatia (metro geltokiaren ondoan). 
  • 20:30 Dantza Plaza (metro geltokiaren ondoan).
  • 22:30 Lamiako Maskaradaren hirugarren zatia (elizaren ondoan).
  • 00:00 Erromeria LEHIAN taldearen eskutik.
  • 02:00 Erromeriaren atsedenaldia eta Irrintzi Txapelketa.
  • 02:15 Jaietako lehenengo bingoa.
  • 04:00 Azken kubata.

Maiatzak 27, zapatua

  • 08:00 VII. Lapiko Txapelketan (txosnan izena eman). Leioako Merkatarien Elkartearen laguntzagaz.
  • 10:00 Txupinaren jaurtiketa.
  • 11:00 Adin guztientzako puzgarri eta jolasak.
  • 13:30 Igel-Toka Txapelketa (Geltoki Ardandegian).
  • 14:00 Lapikoak aurkeztea.
  • 16:15 Lapiko Txapelketaren sari-banaketa.
  • 16:30 III. Tute Txapelketa (Nagusien Etxean).
  • 17:00 Tiragomak (txosnaren ondoan). Bizkaiko Txapelketaren puntuagarria den lehia.
  • 18:00 Dantza alardea (elizaren ondoan).
  • 20:00 Jai Batzordeak txorizoa sagardotan dastatzera gonbidatuko ditu herritarrak.
  • 21:00 Batukada: Bitxo do Samba.
  • 23:30 Jaietako bigarren bingoa.
  • 00:00 Dantzaldia: Galker disko-festa.
  • 02:00 Galkerren atsedena eta jaietako hirugarren bingoa.
  • 04:00 azken kubata.

Maiatzak 28, domeka

  • 10:00 Txupinazoa.
  • 10:30 II. Plater Ireki Lehiaketa (izen-ematea txosnan).
  • 11:00 Meza San Máximo patroiaren ohorez.
  • 11:00 Txikitxoakaz disfrutatu umeentzako gaztelu puzgarrietan.
  • 11:30 Auzoko izkuturiko adimen erakusketa.
  • 12:00 Kalejira buruhandiakaz.
  • 12:30 Argazki Txapelketako argazkien ematea (txosnan).
  • 12:30 Marrazki Txapelketako marrazkien ematea (txosnan).
  • 13:00 Herri Kiroleko erakustaldia.
  • 14:00 XVIII. Txapela Jaurtiketa Txapelketa.
  • 14:30 Plater Irekiko platerren aurkezpena (txosnan).
  • 16:30 III. Mus Txapelketa (Nagusien Etxean).
  • 17:00 Haurrentzako Mozorro Lehiaketa. Gairik gabe.
  • 17:30 XVII. Playback Lehiaketa. Adin muga barik.
  • 18:00 Txitxarrilloa Sergio Ibarguen DJ Txapelasek girotuta.
  • 19:00 Helduentzako Mozorro Lehiaketa. Gairik gabe.
  • 20:00 Sari banaketa. 21:00 Sardina Erretzea.
  • 21:30 Azken traka eta 2023ko San Máximo Jaien bukaera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun