Ezagutzen Azoka egingo dute Leioan ekainaren 8an

Erredakzioa 2023ko mai. 30a, 11:37
Leioako Ezagutzen Azoka, artxiboko irudian. © LEIOAKO UDALA

Hurrengo ekainaren 8an, egunean, berdinen artean ezagutzak partekatzeko, ikasteko eta erakusteko ekimena egingo dute Leioan. Egun horretan, besteak beste, Herritarren Laborategian eta Irakaleetan zein ikaskuntza-prozesuetan eskuratutako ezagutzak erakutsiko dituzte.

Azoka ezagutzak partekatzeko gune bat izango da beraz, guztiok ditugun ezagutzak kalera atera eta partekatzeko aukera. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, "edozer izan daiteke ezagutza: errezeta bat, bizikleta baten ziztada nola konpondu, lapiko bat nola apaindu, grabitatea zer den erakustea...". Azpimarratu dutenez, "azoka hau ez da saltzeko edo erosteko gunea, komunitatean ikasteko gunea baizik". 

Herritarrei parte hartzeko deia egiteaz gain, antolatzaileek Leioako hezkuntza-komunitateari ere gonbidapena egin diote egun horretan parte har dezaten, "kalea eskolako curriculumaren barruan dauden ezagutzak partekatzeko aukera baita". 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun