Barikutik domekara bitartean ospatuko dituzte Txorierriko festak Leioan

Ander Zarraga 2023ko mai. 31a, 11:36

Txorierriko jaietan adien guztientzako herritarrentzako moduko jarduerak egingo dituzte aste-akabuan.

Txorierriko Bifor Jai Batzordeak dena dauka prest barikuan txupina jaurti eta auzoko festei hasiera emateko. Domekara bitartean, txorierritarrek lehiaketak, kirolak, musika eta beste hainbat jarduera izango dituzte ezin baino hobeto pasatzeko. Hemen duzue aste-akabuko egitaraua.

Egitaraua

Ekainak 2, barikua:

  • 18:30ean, Pregoi, txupinaren jaurtiketa eta txosna-irekiera.
  • 18:45ean, kuaadrilen jaitsiera Primo Bayoren animazioagaz.
  • 19:15ean, buruhandiak plazan.
  • 19:30ean, GP TxikiMotorrak aparkalekuan.
  • 19:30ean, Pintxo sorpresa txosnan.
  • 21:00etan, nagusientzako dantzak Txosnan.
  • 22:00etan, bingoa plazan eta txosnako sukaldearen irekiera.
  • 23:00etan, kontzertua: Runaway, Bon Jovi tributua.
  • 01:00etan,  DJ Primo Bayo.

Ekainak 3, zapatua

  • 10:00etan, Txupinaren jaurtiketa eta krossean izen-emate hasiera.
  • 11:00etan, Herri krossa.
  • 11:30ean, Tortilla Lehiaketan izen-ematea Txosnan. Goiko zelaia erabil daiteke.
  • 12:00etan, Ping Pong txapelketa.
  • 12:30-14:30, puzgarriak aparkalekuan.
  • 12:30-14:30, Herri kirola URPE taldeagaz eta Igel Toka Txapelketa.
  • 13:00etan, nagusien Igel Toka Lehiaketa.
  • 13:30ean, tortilen aurkezpena txosna-gunean.
  • 16:30ean, Mus Txapelketa txosna-gunean.
  • 16:30ean, Globo gerra goiko zelaian.
  • 17:00etan, apar festa goiko zelaian.
  • 19:00etan, txorizo-jana, txosna-gunean.
  • 19:00etan, umeentzako Partyman ikuskizuna aparkalekuan.
  • 22:00etan, bingoa txosna-gunean.
  • 22:30ean, erromeria Oxabi taldeagaz.
  • 01:30ean, DJ TxoriTxosna.

Ekainak 4, domeka

  • 10:00etan, txupinaren jaurtiketa.
  • 11:00etan, talo-tailerrak eta aurpegi-margoak txikientzako txosna-gunean.
  • 11:30ean, txikien Txapel Jaurtiketa Txapelketa txosna-gunean, eta Gozogintza Txapelketaren izenematea zabalik.
  • 12:30ean, dantza-taldearen alardea txosna-gunean.
  • 14:00etan, gozogintza-lanen aurkezpena txosna-gunean.
  • 14:00etan, herri-bazkaria txosna-gunean.
  • 16:00etan,nagusien Txapel Jaurtiketa txosna-gunean.
  • 17:00etan, denentzako dantzagarriak, txosna-gunean.
  • 19:00etan, sari-banaketa eta esker-ematea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun