Lokotx bilketan, sokatiran eta zaku lasterketetan arituz gozatzeko aukera izango da domekan Leioako Boulevarden. Ekintzak txanda bitan banatuko dituzte, taldekatzea adinaren araberakoa izateko. Lehenengoa, 11:00etatik 12:00etara, 3 eta 6 urte arteko umekaz izango da. Aldiz, bigarrena, 12:00etatik 13:00etara, 6 eta 12 urte arteko haurrakaz. Interesdunek Sakonetan eman beharko dute izena, ekainaren 5etik 9ra bitartean.