Azoka erakusleihoa izango da baita aurten Herritarren Laborategian eta Irakaleetan eta ikaskuntza-prozesuetan jasotako ezagutzak azaltzeko. Gizarte-itzulketa deritzona praktikan jartzeko aukera baliatuko dute Herrigune Leioako kideek ikasitakoaren zati bat komunitateari itzultzeko.
Antolatzaileek azaldu dutenez, "azken batean, azoka horretan ez da erosten, ezta saltzen ere: partekatu, eraiki, jolastu, galdetu, oparitu, laguntza eskatu, konfiantza sortu... Hori guztia egiten da, baina, batez ere, ikasi egiten da".
Biharko Ezagutza Azoka egingo dituzten jarduerak:
- Astronomia.
- Tapizgintza.
- Fofutxak.
- Kalabaza apaingarriak.
- Makramea.
- Eskulanak.
- Umeen lehen sorospenak.
- Landareak.
- Konpongailuak.
- Leioan Zelan bizi.
- Mugikorraren oinarrizko erabilera.
- Osasunerako eta prebentziorako hezkuntza (Leioako Osasun Zentroa + Adikzioak prebenitzeko zerbitzua).
- Elikadura osasungarria (Bizarrak fruta-denda).