Barikuan, hilaren 9an, 18:30etik aurrera gitarrak, akordeoiak, klarineteak, fagoteak, oboeak, saxofoiak, txistuak, perkusioa, biolinak, biolak, biolontxeloak, kontrabaxuak, tronpeta, tronboiak, tronpak eta pianoak entzun ahal izango dira Leioako kaleetan. Jose Ramon Aketxe plazan emango duten kontzertuagaz amaituko dute, Musikalera! ekimena eskolako abesbatzen eskutik.
Musika Eskolako antolatzaileek azpimarratu dute aukera "ezin hobea" dela musikaz gozatzeko eta herriko Udal Eskolan eta Kontserbatorioan ikas daitezkeen espezialitateak gertutik ezagutzeko.