Leioako arte martzialetako, gimnasia erritmikoko eta patinajeko kirol-eskolek erakustaldiak egingo dituzte zapatuan

Erredakzioa 2023ko eka. 14a, 16:37
Leioako kirol-eskola ezberdinetako ia 300 ikaslek askotariko erakustaldiak egingo dituzte zapatuan. © LEIOAKO UDALA

Zapatuan, hilaren 17an, Leioako kirol-eskolek hainbat erakustaldi antolatuko dituzte. Hain zuzen ere, ikasturte-amaiera dela-eta Judo Leioa klubak, Gimnasia Erritmikoko eskolak eta Irristaketa Leioa klubak hainbat erakustaldi egingo dituzte, Sakoneta eta Kandelazubieta kiroldegietan.

Batetik, 10:00etan, arte martzialen erakustaldia egingo dute Sakneta kiroldegian. Judo Leioa klubaren ikasturte amaierako erakustaldian 80 ikaslek parte hartuko dute, eta diplomak banatu eta gerrikoak aldatuko dituzte. Bestetik, 11:00etan,  gimnasia erritmikoko eskolako ikasleen ikasturte-amaierako erakustaldian 120 patinatzaile inguruk parte hartuko dute, eta, horrenbestez, ikasturtea amaitutzat emango dute. Azkenik, patinaje-erakustaldia arratsaldeko 18:30ean izango da, Leioako Kandelazubieta kiroldegian. Irristaketa Leioa klubeko patinaje-eskolaren ikasturte-amaierako erakustaldian 75 ikasle inguruk parte hartuko dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun