Leioako kanpoko igerilekuak irailaren 17ra arte egongo dira zabalik 10:00etatik 21:00etara doan ordutegian, eta instalazioak 23:00etara arte mantenduko ditu ateak irekita. Udal-iturriek gogoratu dutenez, Leioako kirol-instalazioetako bazkideak aparteko ordainketarik egin gabe sar daitezke; bazkideak ez direnek, aldiz, eguneko abonua edo udako denboraldiko abonua atera ahal izango dute. Informazio gehiagorako 946 004 475 telefono-zenbakia ahalbidetu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!