Gazteek sortutako hiru enpresen aurkezpenagaz itxi dute Marketin Digitala eta Kooperatibismoa programa

Ander Zarraga 2023ko eka. 15a, 10:00

Mendibil Jauregian egin zuten programaren itxieran, gazteek euren enpresa aurkeztu eta diploma bat ere jaso zuten. © INGURALDE

Garapen elkartearen, Paideia Galizia Fundazioaren eta EOI-ren arteko lankidetza-proiektu honi esker, hainbat gaztek prestakuntza-prozesu baten parte hartu dute marketin digitalaren eta kooperatibismoaren alorreko ezagutzak jasotzeko. Aurreko ekainaren 8an, Leioako Mendibile jauregian eman zioten egitasmoari amaiera eta horren emaitza izan diren hiru enpresa-proiektu eman zituzten ezagutzera. 

Marketin Digitala eta Kooperatibismoa programari esker, hainbat gaztek 190 prestakuntza-ordu baino gehiago jaso dituzte. Horri esker lehen mailako profesionalakaz egon dira harremanean, kooperatibismoko benetako esperientziak ezagutu dituzte eta marketin digitalagazeta lankidetzagaz zerikusia duten arloetan hainbat ezagutza jaso dituzte. Gainera, hori bukatzean, enpresa kooperatibak eratzeko prozesuan ere burutu ahal izan dute. 

Programaren azken emaitzak hilaren 8an aurkeztu zituzten Leioako Mendibile Jauregian. Bertan, hainbat gaztek prestakuntza-prozesuaren emaitza izan diren hiru enpresa aurkeztu zituzten: For Digital, Hazkun Coop. eta Saban Marketin eta Ekitaldien Agentzia. Besteak beste, programan programan hartu zuten gazteen artean, leioaztar batzuk ere egon ziren: Aitor Martinez, Naroa Hernando, Asier Sanchez eta Fabiola Perez.

Garapenek urteak daramatza Paideia Galiza Fundazioagaz elkarlanean gazteei lotutako proiektuetan lan egiten. Orain arte, Marketin Digitalaren eta Kooperatibismoa programa Madrilen, Sevillan edo Galizian gauzatu dute, baina aurtengo edizioa, Garapenen parte-hartzeari esker, Leioako Udalalagaz eta Inguralde garapen agentziaren laguntzagaz burutu dute. Gainera, Paideia Galiza Fundazioaren eta EOI Industria Antolakuntzarako Eskolaren babesa ere jaso dute.

Erakundeen arteko lankidetza horri esker, parte-hartzaileek askotariko prestakuntzak jaso ahal izan dituzte, baita esparru praktikoetan ere. Zentzu horretan, proiektuari esker parte-hartzaileei aukera izan dute benetako enpresa bat sortuz, ikuspegi praktikotik lan egiteko.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun