Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute Leioako XXI. Jota Txapelketa

Ander Zarraga 2023ko eka. 21a, 13:07

Aurreko domekan, hilaren 18an, nagusien eta umeen Leioako XXI. Jota Txapelketa egin zuten. Nagusien kasuan, bederatzi bikotek parte hartu zuten eta Gorka Granado sopeloztarrak eta Maren Galvez lezoarrak irabazi zuten. Aldiz, gazteenetan zazpi bikote lehiatu ziren eta Lizartzako Onditz Esnaola eta Andoiango Jurgi Errandonea izan ziren irabazleak.

Hauek izan ziren partaide guztiak kategoria bietan:

Nagusien kategoria:

  1. Maren Galvez (Lezo), Gorka Granado (Sopela).
  2. Katerin Artola (Oiartzun), Iker Belintxon (Lezo).
  3. Alaia Amubieta (Azpeitia), Amets Amubieta (Azpeitia).
  4. Jone Arriaran (Azpeitia), German Aranburu (Azpeitia).
  5. Nora Aizpuru (Azpeitia), Iker Zabala (Azpeitia).
  6. Ane Anuariz (Lezo), Mikel Esnaola (Lezo).
  7. Beñat Olano (Gasteiz), Mikel Artola (Usurbil).
  8. Malen Arrizabalaga (Azpeitia), Enaitz Segurola (Azpeitia).
  9. Nahia Urkizu (Azpeitia), Ione Aranberri (Itziar).

Gazteen kategoria:

  1. Onditz Esnaola (Lizartza), Jurgi Errandonea (Andoain).
  2. June Izagirre (Azpeitia), Jare Labaka (Azpeitia).
  3. Ihintza Erauskin (Lezo), Daniel Castillo (Pasai Donibane).
  4. Hegoa Aizpuru (Azpeitia), Izaro Arandia (Azpeitia).
  5. Alaitz Elorza (Azpeitia), Aner Elorza (Azpeitia).
  6. Naia Amorena (Astigarraga), Manez Elgea (Oiartzun).
  7. Elene Astiazaran (Azpeitia), Oier Arriaran (Azpeitia).

Argazkiak: © LEIOAKO UDALA / ASIER BASTIDA

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun