Bi pertsonaia xelebre hauek “Munduko Indartsueenen Txapelketarako” prestatu dituzten akrobazia koreografiak aurkeztera etorri dira. Baina ez da dena uste bezela izango... dena ongi irten dadin, azken orduko arazo, beldur eta erronka ugari gainditu beharko dituzte! Gai izango ote dira? ikuskizun dibertigarri eta... zirraragarria! barre, emozio eta arriskuz josia. Gaur egungo gai askotan inspiratuz, clown-a eta akrobaziaren bidez, bi pertsonai hauek genero-berdintasuna edo norberaren zailtasunei aurre egiteko garrantziaren inguruko hausnarketara eramango dute publikoa.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!