2023/07/13 18:00

Antzerkia

Antzerkia: "Ilusion ilusioa" (Ortzi Acosta)

Antzerkia: "Ilusion ilusioa" (Ortzi Acosta)
Dolores Ibarruri plaza, Pinueta, Leioa

Egoerei aurre egiteko gaitasuna, ilusioa eta ekinean aritzea dira hiru mugarriak. Obra honen egileak, bere kirolari eta artista ibilbidean, bere helburuen lorpenean ipar orratz gisa erabili dituen ideiak. Obra honen bitartez, ilusioak duen eraldatzeko gaitasuna aldarrikatu nahi da. Bizitzari aurre egiteko berme eta aldaketarako habiapuntu gisa, alegia. “Ilusión” erakustaldi bat da, ikuslearen barrenetan eragin nahi duen ikuskizuna. Horretarako gorputz adierazpen, akrobazioa, komedia, drama eta zuzeneko musikaz narratutako istorio josten delarik. Hau guztia mintzaira unibertsal batek gidaturik, emozioena alegia. Ikuskizuna bi pertsonaiek bizi duten esperientzia magikoaren kontakizuna da, beraien oraingo eta geroko bizitzan zehar lagunduko dien bizipenarena. Ilusioari esker itxaropen-zirkulu batean murgildurik ikusiko dute euren burua.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun