Circanelo keinuez, dantzaz eta akrobaziaz osatutako antzezlana da; bat-batekotasuna da, ustekabea eta dibertsioa; berotasuna, samurtasuna eta grazia. Pertsonaiak baliabide anitz ditu, eta clownaren erregistro argiaren bidetik zenbait diziplina konbinatzen ditu zentzurik gabeko istorio bat sortzeko; bertan, artista batek ikuskizun bat aurkeztu nahi du kosta ahala kosta.
Ikusleak izango ditu lagun emozioen, jolasaren eta ezustekoaren mundutik egindako bidaia horretan. Adi egongo dira pailazoak izango dituen gorabeherekin, den moduan agertuko baita helduengana eta haurrengana iristeko.
Edozein agertoki, areto, kale edo kafe-antzokitarako ikuskizun moldakorra.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!