Sarriena eta Independentzia kaleetan zoladuraren mantentze-lanak egingo dituzte egunotan

Erredakzioa 2023ko uzt. 10a, 10:44
Zoladura hobetzeko lanak aste honetan zehar egingo dituzte Leioako hainbat kaletan. © LEIOAKO UDALA

Gaur, uztailak 10, Leioako hainbat errepidetako zoladura hobetzeko eta mantentzeko lanak egiten hasiko dira. Udalak iragarri duenez, lanok aste honetan zehar egingo dituzte eta eragina izango dute hainbat gunetan.

Daborduko lanak Sarrienako biribilgunean hasi dituzte, Irlandesas ikastetxearen ondoan. Bertan, ibilgailuei txandaka bidea emango diete, autoen fluxua ez eteteko. Esku-hartze hori amaitutakoan, obrak Claret Askartza ikastetxeko sarreraren eta Barandiaran Goikoa institutuaren arteko eremuan egingo dituzte. Amaitutakoan, zoladura mantentzeko lan horiek Independentzia kalean egingo dituzte azkenik, Altzaga ikastolaren ondoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun