Kultur Leioak datorren ikasturterako tailerretan izena emateko epea zabaldu du

Erredakzioa 2023ko abu. 23a, 10:07

Kultur Leioak epea zabaldu du arte, artisautza eta sormen ikastaroetan izena emateko. Izena emateko epea, Leioako biztanleentzat, abuztuaren 28tik irailaren 8ra bitartean izango da. Guztira, 13 ikastaro baino gehiago izango dira, ordutegi eta modalitate desberdinetan. Ikastaroen hasiera 2023ko urriaren 2an izango da, eta 2024ko ekainaren 17ko astean amaituko dira.

Datorren ikasturterako eskainiko dituzten ikastaroen artean hauetan eman daiteke izena: zura lantzea, zeramika, marrazketa eta margolaritza, eskulanak eta birziklatzea, altzariak zaharberritzea, ehoziri-lana, puntua eta kakorratz-lana, ipuin laburra, jantzigintza, mugimendua eta erlaxatzea musikaren bitartez, argazkilaritza digitala, edizio eta errebelatze digitala, eta eskulanak Pinuetan. Ordutegiak eta prezioak informazio-liburuxka honetan kontsulta daitezke.

Aldez aurreko izen-emateak Kultur Leioan eta udaletxeko eta Gaztelubideko (Langileria 202) HAZ bulegoetan egin ahal izango dira. Tailerretako plaza-kopurua mugatua da eta aldez aurretik izena emandakoen kopurua eskura dauden plazena baino handiagoa bada, zozketa publikoa egingo da. Beraz, izen-ematearen ordenak ez du ziurtatzen plaza bat lortzea. Zozketa, egin behar bada, irailaren 13an egingo da, oraindik zehaztu gabeko ordu batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun