Udal-iturriek azaldu dutenez, ikasturte honetarako jarduera-eskaintza oso zabala izango da, eta era guztietako kirol-beharrak asetzea du xede, bai helduentzat bai ume eta gazteentzat ere.
Horrez gain, ikasturte berrirako uretako jarduerak, bai aquagymekoak bai igeriketa-eskolakoak ere, irailaren 4an hasiko dituzte, astelehenean, gazteentzat zein helduentzat.
Lotura honetan kontsultatu daitezke ikasturte honetako ikastaroen ordutegiak.