Leioako Udal Kontserbatorioan matrikula egiteko epea zabalik dago oraindik

Erredakzioa 2023ko ira. 4a, 09:12

Bestak beste, ikasleek18 musika-tresna ezberdinen artean aukeratu dezakete. © LEIOAKO UDALA

Leioako Udal Kontserbatorioak zabalik dauka 2023-2024 ikasturterako musika-prestakuntzako hainbat ikastarotan izena emateko epea, bai Musika Eskolan baita Kontserbatorioan ere.

Izen-ematea irekita egongo da harik eta 2023-2024 ikasturterako libre dauden lekuak bete arte. Hona hemen ikasturte honetako eskaintza zabala:

  • Musika-tresnen 18 espezialitate.
  • Musika-hastapena.
  • Maila desberdinetako bandak eta orkestrak.
  • Adin guztietarako abesbatzak.
  • Helduentzako tailerrak.
  • Musika-terapia.
  • Musika eta mugimendua (6 urte).

Informazio gehiago lortzeko, kontsultatu Leioako Udal Kontserbatorioan, irailaren 1etik aurrera, 09:00etatik 19:00etara, 944 638 683 telefono-zenbakian edo honako lotura honen bitartez. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun