Ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da eta azokan batutako dirua Sortarazi Elkartearen proiektu solidarioetarako bideratuko dute.
Datorren astean, hilaren 13tik 15era bitartean, liburu azoka solidarioaren edizio berri bat antolatuko du Leioako udal-liburutegiak. Oraingo honetan, azoka erakusketa aretoan izango da, Kultur Leioako eraikinaren barruan, hain zuzen.
Ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da eta azokan batutako dirua Sortarazi Elkartearen proiektu solidarioetarako bideratuko dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!