Egitasmo honen bitartez, familiaren arteko lotura eta bizikidetza osasuntsua errazteaz gain, umeen garapen osoa ere erraztu gura dutela azaldu dute antolatzaileek. Azaldu dutenez, ekimen horren eraginez, balioetan egindako lan hori eskolara eta komunitatera eramango dute, dauden beste bi hezkuntza-inguruneetara, hain zuzen.
Hauek dira lehen lauhileko honetan eskainiko dituzten jarduerak, tailerrak eta prestakuntzak. Psikomotrizitate tailerrak izan ezik, horiek Txomin Aresti Ikastetxean izango direla, prestakuntza jarduerak Mendibileko ikastetxe zaharrean izango dituzte, Emakumeen Jabekuntza Eskolaren beste aldean. Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da horietara doazenentzako.
Eskaintzen diren prestakuntza-jarduerak doakoak dira; familiek bi baldintza bakarrik bete beharko dituzte: Leioan erroldatuta egotea eta jardueraren xede den adin-taldekoa izatea.
Izen-emateak Udal Erregistroaren bidez egin behar dira, aurrez aurre edo Egoitza Elektronikoaren bidez, Familia Espazioari dagokion inskripzioa betez (Hezkuntza Arloko Izapideen barruan), irailaren 11tik 21era bitartean. Plazak mugatuak dira, beraz, eskabideek plaza kopurua gainditzen badute, hilaren 22an, 13:00etan, Kultur Leioako laugarren solairuan, plazak esleitzeko zozketa egingo da. Onartuen zerrendak hilaren 22an bertan argitaratuko dira; zozketarik egonez gero, zozketa amaitu eta minutu batzuk geroago.
Informazio gehiagorako deitu 946 072 576 telefono-zenbakira.