Oinezkoen pausora ekimenaren aurtengo edizioak bere bertsio klasikoa berreskuratuko du beraz, hau da, parte-hartzaileak elkarregaz ibilbide finko batetik joango dira hiritik. Irteera 11:00etan izango da Sakonetako kiroldegitik, eta Leioako kaleak zeharkatuz Lamiakoko dartsenaren ondora arte joango dira, itsasadarrera arte, hain zuzen. Antolatzaileek aldez aurretik joateko gomendatu diete parte-hartzaileei, emango dituzten materialak jaso ditzaten.
Gainera, ekimena udalerria ezagutzeko modu osasungarri eta jasangarri bat izateaz gain, aurtengo edizioak kartografia emozionala jolasa ere proposatuko die parte-hartzaileei. Horren helburua da udalerriak iradokitzen duena eta mugikortasunaren inguruko ezagutza hobetzea. Horretarako, oinezkoek material batzuk batu beharko dituzte irteeran eta elkarguneetan txartel batzuk jasoko dituzte; horiek helmugara iritsi arte gorde beharko dituztenak, bertan emango dieten oparia hartzeko.
"Gure hiria nola bizi dugun hobeto ezagutzeko asmoz, aurten emozioz beteriko ibilaldia proposatzen dizuegu. Alde batetik, elkarrekin denok batera ibiltzen ibilbidea egitea da kontua, iaz zuen iradokizunean jaso genuen eskaera izan zen eta. Baina gure hiria entzuteko ibilbidean zehar gelditzea ere proposatzen dizuegu. Lekuak nola erabiltzen ditugun, nola gogoratzen, zaintzen eta gozatzen ditugun", azaldu du Iban Rodriguez Leioako alkateak.
“Leioak hunkitu egiten du!” aurtengo "Herritaren XIX Martxa Oinezkoen Pausora"ren leloa da.
— Leioa Kirolak (@LeioaKirolak) September 13, 2023
Komunitatean Leioa ibiltzen hobeto ezagutzeko jolas bat proposatzen du: udalerriko leku batzuen kartografia emozionala elkarrekin egitea.
https://t.co/8ErL88GXYG#leioakirolak pic.twitter.com/iFV4GFlibG