Lanak direla eta, Leioako Txorierri auzoko sarbideak eta irteerak berrantolatuko dituzte

Erredakzioa 2023ko ira. 14a, 09:54

Babes ofizialeko etxebizitzen atzealdean jarriko dute Lejoanbusaren geralekua, lanak egin bitartean. © LEIOAKO UDALA

Txorierri auzoko 33. zenbakiaren pareko galtzadan detektatutako patologia konpontzeko obrak direla eta, udal-iturriek iragarri dute irailaren 18ra arte auzoko sarbideak eta irteerak berrantolatuko dituztela. 

Era berean, aldi horretan, Lejoanbusako autobus-zerbitzuko geralekua Independentzia kaleko 35. zenbakira, babes ofizialeko etxebizitzen eraikinaren atzealdera, lekualdatuko dute. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun