Las que fueron silencio antzezlanean egiaztatutako gertakari historikoak erabiltzen dira oinarri gisa gure fikzioa osatzeko: Euskal Herriko emakumeen kartzela bat Gerra Zibilean eta frankismoko lehenengo urteetan.
Emakumeek, pertsona, langile, alaba, emazte eta ama gisa, zuzenean pairatu zituzten errepresioa, zigorra, fusilamenduak eta senide zein seme-alabetatik banantzea.
Horretaz guztiaz ari da gure obra: Josefinaz, Magdalenaz, Doloresez, Isabelez, Rosarioz… lurperatuta geratu zen emakume askoren historiaz. Baita baldintza okerrenetan ere haien artean izandako solidaritateaz ere. Zoritxar zakarrenean sortu zen benetako estimuaz. Mugak gainditzeko senaz, men ez egiteaz.
Eta uste dugu historia hori kontatu behar dugula, emakume horien ahotsak ez ahazteko. Gure omenaldi txikia egin nahi diegu isilarazitako emakume horiei guztiei.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!