2023/10/06 20:30

Antzerkia

Antzerkia: "Lavinia"

Antzerkia: "Lavinia"
Kultur Leioa, Leioa

Eneidaren bertsio libre bat dugu Lavinia ipuin mitologikoa, non emakume bat baita kontakizunaren ardatza. Ikuspegi-aldaketa hori dela medio, zenbait gauza ikusiko ditugu: nola iristen diren troiarrak beren bake-lurretara, gerra baten hasiera eta amaiera, eta horrek guztiak emakume ausart, xume eta borondate gartsuko honi zer eragin zion. Gaurkotasun handiko istorioa dugu; izan ere, zoritxarrez, gerrak errepikatu egiten dira, eta, zorionez, hor jarraitzen du beti maitasunak. Maisutasunez eta modu berritzaile zein ikusgarrian uztartzen ditu lan honek denboraren eta espazioaren kontzeptuak.

Ursula K. Le Guinen Lavinia eleberrian dago oinarrituta. Eneidaren bertsio libre bat da, non orain arte isilpean egonarazi duten emakume bati ahotsa ematen baitzaio.

  • Egokitzapena eta dramaturgia: Juana Lor Ursula K. Le Guin oinarri duela).
  • Zuzendaritza artistikoa: Juana Lor.
  • Zuzendaritza musikala: Bettina Aragón Hillemann.
  • Antzezleak: Karmele Larrínaga, Javier Liñera, Yolanda Bustillo, Iñaki Urrutia, Amets Ibarra, Aitor Gisasola.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun