Leioako Laket jabekuntza eskolako bosgarren edizioa abiatu dute

Erredakzioa 2023ko ira. 20a, 18:09

Leioako 30 ikastaro baino gehiago eskainiko ditu Laket Jabekuntza Eskolaren bitartez. © LEIOAKO UDALA

Emakume nagusi naiz gazteei zuzendutako hainbat esparru jorratzen dituzten 30 ikastaro eskainiko dituzte ikasturte honetan. Izen-ematea irailaren 25eetik urriaren 16ra bitartean egin beharko da aurrez aurre zein modu telematikoan.

Leioako Udalak LAKET Jabekuntza Eskolaren bosgarren edizioa jarri du abian. Horretan, doako 30 ikastaroko eskaintza zabala eskainiko, leioaztarrek feminismoari, osasunari, balio-aldaketei, autonomiari edo indarkeriari buruz hausnartzeko aukera izan dezaten. Horien helburua da emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa sustatzeko eta belaunaldien arteko eztabaida eta ikaskuntzarako topagune bat sortzea.

Laket emakume helduei zuzenduta dago, baina gazteenen parte-hartzea sustatzeko asmoa ere dauka, horregatik, beraientzako gune bat diseinatu dute haientzat; Neska Gazteen Txokoa, autodefentsa-tailerrekin edo gorputzen aniztasunari buruzkoa.

Hastear dagoen ikasturteko ikastaroak aurrez aurre egingo dituzte Jabekuntza Eskolan, Mendibilen dagoen zentroan. Parte hartu gura duten emakumeek aldez aurretik eman beharko dute izena, datorren astelehena, irailaren 25a, eta urriaren 16a bitartean, Gaztelubideko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurrez aurre, edo telematikoki Udalaren egoitza elektronikoaren edo Leioako Udalaren webgunearen bidez, Jabekuntza Eskola atalean.

Beharrezkoa balitz, urriaren 19an zozketa egingo litzateke izena emandako emakume guztien artean. Hurrengo egunean, urriaren 20an, Udalak onartuen zerrenda argitaratuko du.

Berdintasunerako laguntzak

Era beran, diru-laguntzak emateko deialdien barruan, Leioako Udalak epea ireki du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, ahalduntzea eta emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea sustatzen duten proiektuak garatzeko laguntzak eskatzeko. Laguntza horiek Leioako emakume-elkarteei edo elkarte feministei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzenduta daude.

Helburuen artean, honako hauek nabarmendu dituzte: berdintasunari buruzko kontzientzia hartzea, genero-estereotipoak eta -rolak gainditzea, emakumeak ahalduntzea, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea eta emakumeak hainbat esparrutan ikusaraztea.

Interesa duten elkarte eta erakundeek irailaren 30era arte eska ditzakete laguntza horiek, Leioako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun