Leioako PSE-EE alderdiko zinegotziaren azken osoko bilkura izango da gaurkoa, lan-arloko arrazoiengatik kargua uztea erabaki baitu. Martinez 15 urtez izan da zinegotzia Leioako Udalean, eta azken zortzi urteetan gizarte-ongizate arloko arduraduna izan da.
"Eskerrak eman gura dizkiet nire familiari, lau legealditan nigaz egon diren bederatzi zinegotziei, gainerako talde politikoetako zinegotziei, Leioako talde sozialistako lankideei, udal-langileei, batez ere gizarte-ongizateko eta berdintasuneko arlokoei, zortzi urteko erantzukizun politikoa garatu baitut, non oso maitatua eta babestua sentitu naizen, eta batez ere Leioako bizilagunei, 15 urte hauetan konfiantza eman didatelako", adierazi du Martinezek sare sozialetan.
Bere lekua hartuko du Txelo Castellanosek, aurreko legegintzaldiko azken hilabeteetan zinegotzigoa izan zenak.
Irakurle agurgarria:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!
Izan zaitez HIRUKAlagun