Bizkaiko Bertsolari TXapelketako lehen kanporaketan Mikel Goiriena Larrazabal (476,5 puntu), Txaber Altube Sarrionandia (461,5), Araitz Katarain Mugarza (446), Peru Vidal Gurrutxaga (439), Koldo Muñiz Aldamizetxebarria (427,5) eta Izaro Bilbao Arostegi (383) bertsolariak aritu ziren.
Mungiako Olalde aretoan egin zuten saioa Goirienak irabazi zuen, eta horrenbestez, Santurtzin egingo den finalaurrekoetara zuzenean pasatzea lortu zuen.
Saioan Zihara Enbeita Gardokik egin zituen gai-jartzaile beharrak. Epaile honako hauek aritu ziren: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon zen.