Ipuin-kontaketa saioak ordubetekoak izango dira, 17:30etik 18:30era, eta bakoitzean eguneroko gai bat landuko dute, bazkalordua, parkean jolastea, eskola, bainatzeko ordua, ohera joatea... Denbora bi zatitan banatuko dute, bata ipuin-kontalariari eskainia eta bestea tailer praktiko bati. Umeen adina 5 eta 8 urtekoa izatea gomendatu dute antolatzaileek, hau da, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailetako umeak.
Ekimena, euskaraz ez dakiten familietako helduei egongo da zuzenduta. Bertan, familiek aisialdi hezitzailerako gune batez gozatu ahal izango dute, helduak euskarara hurbiltzen eta oinarrizko nozio batzuk bereganatzen dituzten bitartean. Honako hauek izango dira eskainiko dituzten ipuinen izenak eta datak:
- Azaroak 3, Ikilimikiliklik.
- Abenduak 1, Din, dan don.
- Urtarrilak 12, Animalien hizkuntza.
- Otsailak 2, Uso zuria.
- Martxoak 1, morea da gure kolorea.
- Apirilak 12, Hala bazan.
- Maiatzak 3, Hondartzan.
Horrez gainera, Udalak hiru eskulan-tailer ere antolatuko ditu familia euskaldunentzat edo gutxienez pertsona helduren batek euskaraz dakienentzat, familia giroan hizkuntzaren erabilera bultzatzeko helburuagaz. Tailerrak barikuetan egingo dituzte, Kultur Leioan, 17:00etik aurrera, eta 70 eta 90 minutu arteko iraupena izango dute. Lau eta zortzi urte bitarteko adingabeentzat pentsatuta dauden tailerretako datak hauek dira:
- Buruhandiak sortzeko tailerra, urriaren 20an
- Serigrafia tailerra, azaroaren 10ean
- Bitxiak labean egitea, abenduaren 15ean
Bi ekimenetako edozeinetan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, euskarazerbitzua@leioa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 946 072 576 telefonora deituz.