Hirugarren kanporaketa horretako garailea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetarako eta Berrizen azaroaren 11n egingo den saioan kantatuko du. Gainontzekoek sailkapeneko puntuazioaren arabera lortuko dute hurrengo fasera igarotzea.
Bertsolariakaz batera, gai-jartzaile lanetan arituko da Igor Menika Bengoetxea. Aldiz, epaimahaiko kideak, hurrengo hauek izango dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.
Domekako saioa Lonbo aretoan izango da, 17:00etan eta sarrerak daborduko salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrerarik geratuko balitz, txarteldegia zabalduko genuke domekan bertan, 16:00etan, Lonbo aretoan.
Ver esta publicación en Instagram