Uribeko Wold Kafearen (WOKA) lehen edizioa soziosanitarioa egin dute Leioako Mendibile Jauregian. Eskualdeko talde eragile soziosanitarioa osatzen duten kideek parte hartu dute jardunaldi horretan, hau da, Osakidetzako, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Uribeko Erakunde Sanitario Integratua (OSI) osatzen duten udaletako osasun- eta gizarte-arloetako profesionalek.
Jardunaldi horren helburu nagusia izan da Uribeko biztanleei zuzendutako asistentzia soziosanitarioa hobetzeko lan-ildo bateratuak jorratzea. Hain zuzen ere, eskualdeko profesional soziosanitario guztiek ildo berean lan egin dezaten koordinazioan eta lankidetzan zirkuitu soziosanitario osoaren barruan, ahultasunen bat hautematen denetik protokoloak aplikatzeraino.
Jardunaldiaren lehen zatian egin dute osoko bilkuran parte hartu dute Patricia Rodriguez Landajuela Uribeko ESIko Zuzendari Medikoak; Pilar Grados Garcia Leioako alkateorde eta Gizarte Politiken, Gizarteratzearen, Adinekoen, Osasunaren eta Garapen Lankidetzaren Arloko zinegotziak; Jesus Manuel Suarez Romay, Uribe ESIko Zuzendari Gerenteak; Amaia Andres Alvarezek, Uribeko ESIko Arreta Integratuko Koordinatzaileak eta Lourdes Zurbanobeaskoetxea Laraudogoitia, Bizkaiko Lurralde Koordinatzaile Soziosanitarioa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planaren Koordinatzaileak.
Uribeko I. World Kafe
Osoko bilkuraren ostean, kategoria profesional desberdinetako 26 profesionalek parte hartu dute Uribeko I. WOKAn: Osakidetzako Uribe ESIko medikuak, erizainak eta administrazio eta pazienteen arretako langileak, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko profesionalak, gizarte langileak eta farmazia soziosanitarioko langileak. Mahai baten inguruan talde txikietan antolatu dituzte horiek eta gai bat edo galdera bat ardatz hartuta, horren inguruan eztabaidatu dute, egunerokotasunean aurkitzen dituzten zailtasunak eta erabiltzen dituzten irtenbideak edo estrategiak bateratzeko helburuagaz.
Azkenik, topaketaren ondorioak horrela laburbildu dituzte: erakunde ezberdinetatik elkarlanean aritzeko beharra, protokolo arin amankomunak sortzea eta informazioa partekatzearen beharra, egoera zaurgarrian dauden pertsonen beharra aurreikusteko eta asetzeko helburuagaz.
Parte hartzaile guztiek ondorioztatu dute osasuneko eta gizarteko profesionalen arteko topaketa horiei esker aurrera egin daitekeela arreta integral, arin, egoki eta bidezko batean. Halaber, jardunaldiaren "balorazio positiboa eta parte-hartze handia kontuan hartuta", I. WOKA soziosanitario honek hurrengo edizioetan jarraipena izango duela ere aurreikusi dute antolatzaileek.