Programa honen helburua da ohitura eta portaera negatiboak aldatzen laguntzea adin goiztiarrenetatik. Leioako Udalak abiarazitako egitasmoak berdintasuneko balioak, jarrerak eta ordezko moduak lantzen eta sustatzen ditu, botere-oreka, erantzunkidetasuna eta gizarte-eremu guztietako emakumeen eta gizonen arteko bidezko banaketa lortzeko.
Programak umeei zuzendutako 12 jarduera aurreikusten ditu, genero-desberdintasuna oinarritzen duten estereotipo sexisten aurrean jarrera kritikoa sustatzeko helburua dutenak. Hala, genero-desberdintasuna oinarritzen duten estereotipo sexisten aurrean jarrera kritikoa sustatzen saiatuko dira.
Irakasleak eta familiak
Umeakaz batera, familientzat eta irakasleentzat hezkuntza afektibo-sexualarekin eta indarkeria matxistaren prebentzioarekin eta detekzioarekin lotutako saioak ere programatuko dituzte.
Aurten, nobedade moduan, bosgarren mailako ikasleek maskulinitateen inguruko tailerra izango dute eta DBH 1. eta DBH 4. mailetako ikasleek edukiak scape room baten bidez landuko dituzte.
Berdintasunean Hazi eta Hezi programaren barruan, gainera, Xabier Madariaga kazetariak dinamizatuko du udal auditoriumean egingo den jardunaldia. Bertan, DBH 4ko ikasleek erreferente maskulino ezberdinen testigantzak entzuteko aukera izango dute, maskulinitate hegemonikoaren eredua deseraikitzen lagunduko duten maskulinitate ereduak ezagutzeko.