Iragarpen horregaz, Leioako Udalak "ezarritako mugak errespetatzeko betebeharra, beharra eta garrantzia", azpimarratu ditu. Halaber, gogoratu du Leioako kaleetan baimendutako gehieneko abiadura 30 kilometro ordukoa dela, udalerria zeharkatzen duen Avanzadan izan ezik. Udal-iturriek oharazi dute muga horiek gainditzea 100 eta 600 euro arteko isunak eta gidabaimenean gehienez sei puntu kentzea eragin dezakeela.